Seber Kanpusean izena emateko epea zabalik

Ekainaren 22an hasi eta uztailaren 29ra bitartean Seber Kanpusa antolatu dugu Ikastolan. Hamagarren edizio hau 5 txanda ezberdinetan banatu dugu eta ordutegia 9:30etatik 13:30etara izango da. Aurten gainera, behar duenarentzako jantoki zerbitzua ere egongo da.
Beheko kartelean bildu dugu Kanpusaren inguruko informazio guztia baina edozein zalantza izanez gero idatzi dperez@seberaltube.net helbidera.
Izena emateko honako galdetegia bete beharko da eta horretarako azken eguna ekainaren 1a izango da.

Menu