Eleanitz euskal hiztun eleanitzak hezteko helburuarekin sortu zen. Euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesaren irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak marko metodologiko eta curriculum komun baten baitan bildu ziren.
- Ezaugarri nagusiak:
- Ingelesaren ezartze goiztiarra, 4 urtetik aurrera.
- Frantsesaren ezartzea Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. mailatik aurrera.
- Ekintzan oinarritutako ikuspegian sortutako ikasmaterialak eta proposamen didaktikoak: hizkuntzaren ikaskuntza ekintza esanguratsuak gauzatuz eta ekintza horiek besteekin partekatuz gauzatzen da.
- 4 eta 16 urte tarteetarako ikasmaterial progresibo eta koherenteak.
- Irakasleen prestakuntzan eta garapen profesionalean oinarrituta.
- Irakaskuntza metodoen ikasmaterialen eta irakasleen prestakuntzaren jarraipena eta hobekuntza barne eta kanpo ebaluazioen bidez.