Klaustroa, gai pedagogiko, akademiko eta hezkuntzarekin zerikusia dutenak aztertu eta bideratzeko irakasleez osaturiko bilera nagusia da: irakasleek aurkeztu nahi dituzten gai pedagogikoak azaltzeko lekua eta unea.

Etengabeko hobekuntzan eta prestakuntzan diharduen irakasle eta profesional taldea dugu. Urtero, Ikastolen Elkarteak antolatzen dituen hamaika ikastaroetan parte hartzen dute eta horrek unean uneko gaietan jantzita egotera garamatza.

Baina dudarik gabe, gure irakasleek duten onena hurbiltasuna da eta ikastolan horrek sortzen duen giroa da komunitatean gehien baloratzen dena eta mimoz zaintzen dugun balorea: elkarren arteko zaintza.