Adaxka, konfiantzaren pedagogia oinarri duen Seber Altube ikastolako Haur hezkuntzarako proiektu pedagogikoa da; Lehen hezkuntzako lehengo hiru mailetan jarraipena daukana.

Adaxkak orain arteko hezkuntza sistemarekiko alternatiba bat proposatzen du. Aldaketa nagusienetako bat ikasle, guraso eta irakasleen arteko harremana da. Haur bakoitzaren berezko garapen-ahalmen, emozio, sentipen eta bizipenekiko sentikortasunez eta errespetuz jokatu nahi dugu; haurraren ongizate psikikoari eta fisikoari, sozializazioari eta heziketari erreparatuta.

Menua