Xedea, ikuspegia eta balioak

Seber Altube Ikastolan 0-16 urte arteko hezkuntza eskaintzen dugu.

Haurra ikastolara datorren lehenengo egunetik, familiarekin bat egiten dugu umearen garapen afektiboa, emozionala, sentsoriala eta kognitiboa sustatzeko. Testuinguru lasai eta natural batean, pertsona osasuntsuak eta buru askeak heztea dugu helburu.

0-6 etapatik hasita, beren burua eta ingurua ezagutzeko eta baloratzeko, eta bizitzan zehar izango dituzten erronkei eta arazoei irtenbide egokiak bilatzeko tresnak eta baliabideak eskaintzen dizkiegu ikasleei.

Euskara eta euskal kultura, hezkuntza euskalduna da ikastolona. Ikasle euskaldun eleanitzak nahi ditugu, Informazio eta Komunikazio Teknologietan trebatuak.

Gure hezkuntza eredua garatzeko ikas material propioak sortzen ditugu, eta etengabeko hobekuntzan eta prestakuntzan diharduen irakasle eta profesional talde handi baten eta guraso eta bazkide konprometituen gidaritzapean egiten dugu lan.

Horrela lortu dugu ikastolok aitzindaritza pedagogikoa; geure-geureak ditugun ezaugarriekin lortu ere. Hori da gure eredua, hori da Ikastola eredua.