Seber Altube Ikastolan argi dugu, haurrak erdigunean jarriko dituen hezkuntza eredu propiorantza bidea egiten jarraitzeko, ezinbestean, etengabeko mugimenduan egon behar dugula eta mugimendu horretan, elkarrekin joan behar dugula: ideiak partekatzen, besteen lekuan jartzen…

Horregatik, egunerokoan auzolanaren eta parte-hartzearen garrantzia azpimarratzen dugu. Batzorde, lantalde eta ordezkariez gain, bideratu nahi diren proiektu eta ideia guztietarako espazioak sustatzen dira. Parte hartzeko era guztiak baitira beharrezko: batzarretara etortzea, auzolanetara animatzea, jaialdietan laguntzea, lantaldeen parte izatea, ordezkaria edo juntakidea izatea… Ekarpen guztiak dira garrantzitsu, ekarpen guzti horiekin osatzen dugulako gure proiektua.

Ikastola zeozer bada auzolana da; eta, horregatik, komunitatea osatzen dugunon parte hartzerik zabalena eta anitzena lortzea garrantzitsua da, bakoitzak duen ikuspegitik eta dakienarekin aberastuko duena.

Seber Altube GU garelako eta izango bada, guri esker izango delako.

Aurretik dugun erronka handia da: erraldoia. Beraz, badakizu… Denon artean, askoz hobeto!