Seber Altubeko Kirol Proiektua aspaldi garatu genuen baina egunero berritzen doa. Kirola harremantzeko eta ohitura osasuntsuak garatzeko izateaz gain, lagunartean ondo pasatzeko tresna ezinhobea dela uste dugu.
Ikastolan helburu hauek lortu nahiko genituzke kirol arloan:
1.- Euskara eta euskal kultura kirolean ere ardatz izatea.
2.- Ikasleen partehartzea kirol desberdinetan sustatzea eta denei kirola egiteko aukera bermatzea.
3. Aniztasunari leku egin eta desberdinen arteko elkarrekintzak suposatzen duen aberastasuna balorean jartzea.
4. Ikaslea erdigunean jarrita, bere garapen integrala bermatzea zoriontsuak izateko eta ohitura osasuntsuak bereganatzea.
5. Ohitura osasungarriak garatuz, ingurunearekin harremana sendotzea.