Erronken laburpena:
- Ikastolan ikusten ditugun beharrizanei erantzungo dieten proiektuak bideratzea.
Emaitzari baino, bideari garrantzia emango dion plangintza osatzea: elkar ezagutzan eta parte hartzean oinarri.
- Behar ditugun aditu eta profesionalen zein komunitateko eta herriko eragileetako kideen arteko saretzea. Ezagutzak partekatzea: gauza berriak egiten ikastea talde lanean.
- Ikastolan eta ikastolaz elkarrekin gozatzea.