Errigorak beste behin “Nafarroa hego eta erdi aldeko eskutik eskura” kanpaina jarri du martxan. Kontsumo arduratsuaren aldeko apustua eta elikadura burujabetzarantz urratsak emateko aukera eskaintzen duena.
Kanpainaren bidez, bertako produktuak jatorrizko prezioan eta euskaraz etiketatuta eskuratu ahal izango dira. Eskaerak egiteko epea martxoaren 10etik 26ra egongo da zabalik, eta interesdunek Errigoraren webgunean egin dezakezue eskaera.
BESTE MODURA DENONA DA ONURA!