HERRI 1, HAMAIKA Oinarri, 111 IKASTOLA

Etorkizuneko Euskal Hezkuntza Sistemarako proposamena.

“Gaurtik da bihar”; esaldiarekin aurkeztu dugu ikastolok Euskal Hezkuntza Sistemak bere baitan jaso behar dituen oinarrien ENDEKALOGOA.

Gaurtik da bihar, eta ENDEKALOGOA biharko Euskal Hezkuntza Sistema gaurtik eraikitzen hasteko egin dugun ekarpena da.

Datozen hilabeteotan, ikastolaz ikastola, herriz herri, Euskal Hezkuntza Sistema eraikitzeko proposamenak lantzen ibiliko gara.