Memoria gara. Iraganean zer gertatu zaigun ulertzea ezinbestekoa zaigu ibiltzeko, etorkizuna irudikatzeko. Horregatik, Alemaniarekin harreman berezia dugula jakinda, urteak dira gure ikasleen arteko trukeak burutzen ditugula. Harreman berezi hori zentzuz jantzi eta iraganean zerk lotu gintuen orainean eraldatzeko.

Beste herri, hizkuntza eta kulturak ezagutzeak ere aberasten gaituela jakinda, bereziak dira gazte alemaniarrekin burutzen ditugun trukeak. Gure txeetara datoz eta euren etxeetara goaz: elkarbizitza horretan denok aberastuz.