Bai Euskarari Elkartearen xedea honako hau da: alor sozioekonomikoaren espazioak euskaraz betetzeko eragitea, komunitatea sustatuz eta baliabide zein proiektu berritzaileak eraikiz eta partekatuz. Horren garrantziaren jabe izanda, Seber Altube Ikastolan Bai Euskarari komunitatearen parte gara. Euskaraz bizi eta lan egiten dugun heinean, urtero ziurtagiria jaso eta herriko beste eragile euskaldunekin batera Gernika-Lumoko euskararen mapa osatzen dugu. Bai Euskarari Elkarteak lan izugarria egin du azken urteetan Gernika-Lumoko gizarte zein ekonomi arloko guneak euskaraz betetzeko, Bai Euskarari ziurtagiri bat baino askoz gehiago dela erakutsiz.