Aspalditik datorren ohitura dugu Dantzari Egunekoa. Euskal dantzak gure kulturaren parte dira eta arretaz zaintzen ditugu ikastolan. Belaunaldiz belaunaldi dantza mota desberdinak ikasteaz gain, Gernika-Lumoko gainontzeko ikastetxeekin batera, herriko kaleetan dantza horiek batera dantzatzen ditugu. Egun benetan ederra izaten da.

Menua