Eleanitz euskal hiztun eleanitzak hezteko helburuarekin sortu zen. Euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesaren irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak marko metodologiko eta curriculum komun baten baitan bildu ziren.

  1. Ezaugarri nagusiak:
  2. Ingelesaren ezartze goiztiarra, 4 urtetik aurrera.
  3. Frantsesaren ezartzea Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. mailatik aurrera.
  4. Ekintzan oinarritutako ikuspegian sortutako ikasmaterialak eta proposamen didaktikoak: hizkuntzaren ikaskuntza ekintza esanguratsuak gauzatuz eta ekintza horiek besteekin partekatuz gauzatzen da.
  5. 4 eta 16 urte tarteetarako ikasmaterial progresibo eta koherenteak.
  6. Irakasleen prestakuntzan eta garapen profesionalean oinarrituta.
  7. Irakaskuntza metodoen ikasmaterialen eta irakasleen prestakuntzaren jarraipena eta hobekuntza barne eta kanpo ebaluazioen bidez.
Menu