Seber Altuben hezkuntzan dugun erantzunkizunaren jabe gara eta egunero feminismoak defendatzen dituen oinarrien aldeko bidea egiten saiatzen gara: edukietan, espazioen banaketan, materialetan, jarreretan… Horretarako, hezkuntza transbertsala garatzea garrantzitsua izango da ezagutza disziplinarraren (matematikak, historia, artea, etab.) eta gai eta testuinguru sozial, kultural eta etikoen artean lotura sortuz. Zeharkako hezkuntzarekin batera, betaurreko moreak egunero jartzen ditugu berdintasunean oinarritutako gizarte berri bat sortzeko asmoz.