Familia eskolak etxeetan ditugun interes eta kezkei erantzuteko espazioak dira. Guraso ordezkarien bidez, balizko gaien proposamenak jaso eta ikastaro eta tailerrak antolatzen ditugu elkarrekin ikasteko asmoz.

Gaiak anitzak izan daitezke eta interesen araberakoak dira: teknologi digitalen erabilera egokia, Chromebooken erabilera kudeatutzeko Bloksi formazioa, haurren garapen emozionala, sexualitatea… Ikastolatik pozik hartuko ditugu proposamen eta ideia guztiak.