Ikastolan Jantoki eredua aldatzea posible zela amestu genuen eta hasi ginen eraldaketa hori lortzeko lehenengo pausoak ematen.

Aurten lehengaien kudeaketa gure gain hartu dugu, gure seme-alaben elikadura osasuntsuago baten oinarria dela ulertzen dugulako.

Bide berri hau egia bihurtzeko egindako apustu eta esfortzuagatik, eskerrik asko familia, langile eta ikastola komunitatea osatzen dugun guztioi.