Korrika Euskal Herrian dugun ekimen zoragarrienetako bat da: EH osoan zehar egiten den euskararen aldeko ekimen erraldoia da. Euskararen aldeko kontzientzia suspertzea eta euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua biltzea du helburu.

1980an Euskal Herria Oñatitik Bilbora zeharkatu zuen lehen Korrika antolatu zenetik, euskararen alde antolatzen den ekitaldirik jendetsuena eta garrantzitsuenetakoa da. Bi mila kilometro baino gehiago euskararen alde, adin eta mota guztietako milaka partaiderekin, gau eta egun gelditu gabe.

Korrika bi urterik behin Euskal Herriko jendartea astintzen duen gertakari bilakatu da eta irauten duen bitartean, ehunka jaialdi, kultur ekitaldi eta abar antolatu ohi dira. Seber Altuben Korrikan bertan parte hartzeaz gain, ekimen desberdinak antolatzen ditugu gure komunitatea euskararen alde aktibatuz.