Seber Altuben disziplina anitzetako proiektu eta lehiaketetan parte hartzeko ohitura dugu: gaia lantzearekin batera, jende desberdina ezagutu eta arlo horietan sakontzeko aukera eskaintzen dute eta memorian gordeta geratu ohi diren esperientzia aberatsak izaten dira. Lehiaketa edo proiektu horien artean honako hauek azpimarratu ditzakegu: R.M Azkue Literatur Lehiaketa, Egin&Ekin teknologiako ekintzailetza Lehiaketa, Bertsolaritza Txapelketetan, Udaletxeko Ipuinen Bilduma…