Seber Altuben naturaren zaintzari behar duen lekua ematen saiatzen gara: ingurumena eta denon ondarea babesten dugu. Ekimen ugari eta askotarikoak bultzatzen ditugu, elkarrekintzan: energia kontsumoa eta kutsadura murrizteko, hondakinak berrerabili eta birziklatzeko, bertako ekonomia eta nekazaritza sustatzeko…

Honen eredu dira Agenda 21ean burutzen ditugun egitasmoak, Eskola Bidea, Jangurie (ikusi euren atal berezia) edota arkitektonikoki burutu  ditugun berrikuntzak energia kontsumoa murrizteko. Guzti hauei egunerokoan natura maitatu eta zaintzeko hainbat ekimen burutzen ditugu eta horretarako leku paregabean bizi gara, Urdaibaiko Biosferaren Erreserban. Horregatik, Ibilaldia ospatzerakoan, gure inguruneari merezi duen lekua eman nahi izan genion egin genuen bideoan:

Menua