Busturialdea Harrera Eskualdea da eta Ongi Etorri Errefuxiatuak taldeko kideekin elkarlanean, gurean bizi diren atzerriko herritarren testigantza zuzenak ikasgeletara ekartzean oinarritzen da. LH eta DHBko ikasleek Afrikatik hona egindako bidaia euren ahotik adi-adi entzun ohi dute: zergatik joan ziren euren herritik, nola zen euren bizimodua han, guraso eta lagunak faltan botatzen zituzten, nola bizi ziren hemen… Mila galdera. Benetan esperientzia ederra, asko ikasteko modukoa.