Seber Altube Ikastolak bere komunikazio arloko hainbat jardun berritzeko erronkari ekin dio.
Azken ikasturteetan pauso garrantzitsuak eman ditugu komunikazio arloan: sare sozialen aktibazioa, webgunearen berritzea, barne komunikaziorako App berria…
Komunikazioa dugun erronka garrantzitsu bat dela argi dugu eta profesional bat bidelagun izanda, bidea hobeto egingo dugulakoan gaude. Horregatik, epe jakin baterako pertsona/agentzia bat kontratatzea adostu dugu: proiektu konkretu modura irudikatu dugun hau gauzatzen laguntzeko.
Aukeratutako hautagaia ez da bakarrik egongo: ikastolan lanean dauden kide eta lantalde desberdinekin elkarlanean arituko da.
Jarraian zehazten dira lanpostuari dagozkion eginkizun eta baldintza zehatzak.
Izena emateko, bete ondorengo formularioa:
https://forms.gle/sFSUYp8pABijdCzU8
Zabaldu interesa izan dezaketenen artean 🤗