MARTXAN DA ERRIGORA 2026

Badator Euskarari Puzka kanpaina!

Nafarroa erdi eta hegoaldean euskarak aurrera egiten jarrai dezan, ezinbestekoa da guztion ekarpena. Horregatik, Euskarari Puzka kanpainarekin bat egitera animatu nahi zaituztegu!

Errigoraren saskiak eskatuz, bertako euskalgintzari bultzada emango diogu; izan ere, saski bakoitzaren balioaren % 25 Ager eremuko euskalgintzara bideratzen da, AEK, Sortzen, ikastolak eta Agerraldia laguntzeko.

Ekarpen txiki bakoitzak indar handia izan dezake. Egin dezagun auzolana, elkarrekin, euskarak sustraiak sendotu eta etorkizun oparoa izan dezan Nafarroa osoan!

Eskatu zure saski beltza, berdea edo gorria azaroaren 12a baino lehen, errigora webgunean.

Euskarari puzka, euskararen alde eta etorkizunaren alde!