Ongi etorri ikasturte berrira

Kaixo guztioi!
Opor garai ederraren ostean, hemen gaude berriz ere!
Uda berezia izan da aurtengo hau: urte ezegonkorren ostean, badirudi lehengora bueltatzeko aukera izan dugula (jaiak…). Gozatuko zenutela espero dugu!
Gure partetik, mimoz hasi gara lanean dena prest egon dadin eta, beti bezala, ikastolan pasatzen dugun denbora atsegina eta ahalik eta aberatsena izan dadin.
Irailaren 8a hemen da eta zuek denak ikusteko gogoz gaude!
Animo denoi eta ongi etorriak ikasturte berrira!
(Ikasturte hasierako informazio guztia Alexia eta emailez bidaliko dugu).
Menu