ONGI ETORRI!

Ongi etorriak ikasturte berri honetara!

Gaur hasi dira ikasle gehienak ikastolan eta dena behar bezala joan dadin, mezutxo bat zabaldu nahi dugu ikastolako komunitatean:

Aurten, Allende Salazar eskolako obrak direla eta, Seber Altubeko eta Allendeko ikasleak 9etan hasiko dira eta ikastetxe bietara sarrera eta irteerak ahalik eta goxoenak eta seguruenak izateko, eta pilaketak ekiditeko, kotxerik gabe etortzea eskatu nahi dizuegu.

Gogoratu, adituen esanetan, 7-8 urtetik aurrera, ikasleak gai direla gurea bezalako herri batean euren kabuz mugitzeko. Lagunartean askoz hobeto!

Hemen doa orain urte batzuk egindako #EskolaBidea kanpainaren bideoa. Ba… Horixe! Sustatu ditzagun gure seme-alaben autonomia eta ohitura osasuntsuak!

Ikastolara pozik: oinez, bizikletan, lagunartean! #BideOnetikGoaz