- Asanblada ikastolako erabakigune nagusia da. Bertan, etorkizunari lotutako erabaki estrategikoak hartzen dira, baita pedagogikoak eta ekonomikoak ere.
- Seber Altubeko kooperatibista guztiak parte hartzera deituta daude.
Ikasturtearen amaieran egin ohi da ikasturteko ohiko asanblada, baina beharren arabera ere dei daiteke ezohiko batzarrera. - Deialdia garaiz zabaltzen da komunitatea osatzen duten kooperatibistetara, parte-hartzea sustatzeko helburuarekin.
- Gai-zerrenda juntak proposatzen du eta deialdiarekin komunikatzen da. Gairen bat jorratu nahi izanez gero, proposamena juntara bideratu daiteke edota galdera eta erreguetan beti egongo da aukera edozein kooperatibsitak nahi duen gaia ateratzeko.