Ikasleak dira Seber Altubeko bihotza. Eurena eta eurentzako da ikastola. Horregatik, espazio propioak dituzte eurek nahi duten hori esan eta gauzatzen saiatzeko. Brigada berdeak, jantokiko arduradunak, agenda 21eko saioak, KIVAkoak… Guzti horietan hitza eurena da eta parte hartze aktiboa dute eguneroko jardueran.
Baina harago joan nahi izan dugu eta ikastolako erabaki estrategikoetan euren iritziak txertatzeko modua bilatu dugu: eurengan eragina duten erabakietan parte hartzeko eskubidea bermatu eta, bide batez, euren iritzi kritikoa, konpromisoa, adostasunetara ailegatzeko trebetasuna… sustatzea.