Seber Altubeko proiektua garatzeko ezinbestekoa da osatzen dugun langile taldea. Horregatik, berebiziko garrantzia ematen diogu ikastolen proiektuarekin bat egiten duten pertsonak gurera batzeari.
Ezaugarri hauek bilatzen ditugu gure langileengan: harremanetarako gaitasunak dituztenak, proaktiboak, sortzaileak, sarean eta taldean lan egiten dakitenak, ziurgabetasuna ondo kudeatzeko gai direnak, hizkuntzak dakizkitenak, proiektuarekiko eta herriarekiko konprometituak…
Gure partetik etengabe mugimenduan dagoen proiektu baten parte izateko eskaintza egiten dizugu, lan talde dinamiko batean, lan baldintza ziur eta egonkorrekin, formakuntza etengabea jasotzeko aukerarekin eta zure ideiak eta proposamenak garatzeko aukerarekin.
Gurekin batera proiektu eder honen parte izan nahi baduzu, bete hurrengo formularioa: