Memoriaren lekuko: Gernikako bonbardaketaren 86. urteurrena

Memoriak egiten gaitu. Seberren, bizi izandakoa etorkizunera begiratzeko tresna izatea nahi dugu: gu geu hobeto ezagutu eta elkarrekin nahi dugun etorkizuna eraikitzeko tresna. Horretarako, urtero bezala, Gernikako bonbardaketaren lanketa berezia egin dugu: testigantzak, 4 Minutu ekimenean parte hartzea, artelanak, eztabaidak… eta  DBHko ikasleek ibilbide historiko bat prestatu dute herrian zehar: DBH3ko ikasleak irakasle bihurtu dira egun batez eta DBH1eko ikasleei bonbardaketaren nondik norakoak azaldu dizkiete.

Besteak beste, bonbardaketa garaiko merkatua zen Pasealekua, Astra arma-lantegia, George Steer kazetari britainiarraren oroigarria eta Picassoren Guernica-ren hormairudia bisitatu dituzte.

Ondorengoei kontatu beharko diegulako, belaunaldiz-belaunaldi jaso behar dugu.