MARTXAN DA ERRIGORA KANPAINA

Beste urte batez martxan da Errigoraren “Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura” kanpaina, beste era batera kontsumitzeko bide bat eta elikadura burujabetzara bidean pausoak emateko aukera bat. Zehazki, otsailaren 25etik martxoaren 13ra egin dezakezu zure eskaria Errigoraren webgunean eta kanpaina honetan parte hartuz:

  • Bertako elikagaien alde egingo duzu.
  • Euskara indartuko duzu.
  • Auzolana bultzatuko duzu.
  • Ekoizpenean bidezko harremanak sustatuko dituzu.

Ametsak egi bihurtzea posible dela erakutsi dugulako, eutsi diezaiogun gureari!