ELKARTASUN KUTXA

Euskal Herriko txoko askotan, familiek ahalegin berezia egin behar izaten dute gurean erroturiko ereduan seme alabak hezi ahal izateko.

Hor du sorburua Elkartasuna Kutxak: 114 ikastoletako familien ekarpenekin, EH osoko umeek euskaraz eta berton sortutako ereduan ikasteko aukera egi bihurtzea 

Ostegunean, urtero bezala, ikastoletako ordezkariak batu eta bildutako 736.000 euroak Argia Ikastolara (Tutera), Ibaialdera (Lodosa), Argantzonera (Trebiñu), Kattalin Elizalde kolegiora (Senpere) eta Kanboko Ikastolen Etxera bideratzea adostu genuen.

Denon artean posible egiten dugulako…