Seber Altube Ikastola 713 ikaslek, 412 familiak eta 56 profesionalek osatzen dugu. Herri onura izaera duen Hezkuntza-kooperatiba gara; irabazi asmorik gabekoa, herrikoia eta herriaren ekimenetik sortua. Guraso-kooperatiba izanda, auzolana eta parte hartzea dira gure funtzionamenduaren oinarria.
0 urtetik 16 urtera bitarteko hezkuntza eskaintzen dugu. Ibilbide horren amaieran nolako pertsonak nahi genituzkeen hausnartu eta ikasleen irteera-profila adostu genuen: euskaldun eleanitzak, kritikoak, zoriontsuak, sortzaileak ,hezkidetzan heziak, komunikatzen dakitenak, parte hartzaileak, prestatuak, konprometituak, ingurumena zainduko dutenak…
Irteera-profil hori oinarri osatu dugu marko pedagogiko orokorra; ikaslearen adinera eta curriculumera egokitzen dena, etengabeko hobekuntzan.
Familien hezkuntza-kooperatiba izanda, auzolana eta parte hartzea dira gure funtzionamenduaren oinarria.
Euskal Herriko Ikastolen Elkarteko kide gara. Egun, Euskal Herri osoko 111 ikastola, 4.500 irakasle, 500 langile ez irakasle eta 57.322 ikaslerekin elkarlanean. Hezkuntza-eredu propioa daukagu, euskal curriculuma dugu oinarri eta ikasmaterial eta planteamendu pedagogiko propioak partekatzen ditugu gainerako Ikastolekin.
Herritik eta herriarentzat sortuak gara. Horregatik Gernika-Lumoko ekimen eta proiektuetan parte aktiboa izaten saiatzen gara eta gainontzeko eragile zein ikastetxeekin elkarlana sustatzen dugu.
Herritik eta herriarentzat
Seber Altube Ikastola