Futbol klubek eta Gernika-Lumoko ikastetxe guztiok akordio bat sinatu dugu:
Hemendik aurrera, 10 urtetik beherako umeek ikastetxeetako futbol taldeetan parte hartuko dute. Klubek adin horretatik aurrerako ume eta gazteak soilik hartuko dituzte.
Txikienak ikaskideekin eta ikastetxeetako baloreekin arituko dira. Bide batez, ikastetxe eta kluben etorkizuna bermatuko da, eta Urbietako erabilera hobetuko du.
Eta, batez ere, batera, besteen lekuan jarriz, elkarlanean, herria eginez eta umeak erdigunean kokatuta, akordioetara heltzea posible dela erakutsi dugu.
Eskerrik asko akordioa lortzeko hainbeste lan egin duzuenoi.
Zorionak denoi!