EGIN ERRIGORARAKO SASKIEN ESKARIA!

Hemen da berriz  Nafar hegoaldeko uzta EUSKARARI PUZKA kanpaina. 2013an gure ibilbidea hasi genuenetik, zu bezalako Errigorakideek gauzatu eta itxuratu duzue ekimen hau. Zuri esker 130.000tik gora saski bete ditugu Nafarroa hegoalde eta erdialdeko produktuekin, Euskal Herrian bertan kontsumi daitezen. Aldi berean, euskalgintzaren zakua ere oparo bete dugu —1.800.000 euro!— saskiek emandako mozkinekin.

herrigintzan giltzarri den proiektu honen parte zara zu ere!

Gure jaiotzatik 10 urte bete-bete bete direnean, hastapenetakoari keinu eginez, propio moldatu dugu aurtengo saski-eskaintza eta 50 eurotan “10 urte bete-bete” saskia eskatu ahal izango duzu azaroaren 9ra arte. Garenak, izan garenak eta izan nahi dugun guztiak batu gaitezen berriro c eta gogoa ilusioz eta paparra harrotasunez betetzeko.