GURASO ESKOLAK: LEHEN SOROSPENAK

Duela aste batzuk euskaraz egindako lehen sorospen saioak izan zuen arrakasta ikusita aste honetan gazteleraz errepikatuko dugu saioa.

Saioa Maria Aranburu eta Iban Alkain mediku eta ikastolako guraso kooperatibistek eskainiko dute, eta euren eskutik larrialdi egoera baten nola jokatu ikasteko aukera izango dugu.

Animatu zaitezte parte-hartzera!