Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, ikaslea, bizitzan zehar beharko dituen baliabideak topatzeko gai izan dadin saiatu behar dugu. Horretarako, ikasleak pentsatzen jakin beharko du; kode desberdinak erabiliz komunikatzeko gai izan beharko du; bere sentimenduak identifikatzen eta horiekin bizitzen ikasi beharko du, eta ingurukoekin elkarlanean aritzen; baina, aldi berean, norbera izaten.
Horretarako diseinatu da Eki egitasmoa. Ekik lau osagai curricular ditu:
- 1. Ardatza: konpetentziak landuz ikasi eta irakasten da.
- 2. Edukiak: euskal kultura-ibilbidean eta curriculum ofizialetan oinarritzen dira.
- 3. Tresnak: ikas arlo guztietan prozedura sistematizatuak errazten dira, ikasten eta egiten jakiteko.
- 4. Eleaniztasuna: euskara ardatz duen hizkuntzen planteamendu integratua egin da.
Egoera erreal baten aurrean, ikasleak behar dituen baliabideak bilatzen eta erabiltzen ohitu behar du. Bakarrik, nahiz talde lanean, irtenbideak aurkitzen saiatu eta ikasi duena egoera berrietan baliatu beharko du. EKI materialak irakasleek errazago irakasteko, ikasleek eraginkorrago ikasteko eta gurasoek prozesu horretan esku hartzeko diseinatu dira.