Ikastolentzat, hezkuntza-erakundea diren heinean, beren konpetentzia digitala garatzen laguntzeko eta teknologia digitalak integratu eta modu eraginkorrean erabiltzeko markoa diseinatzeko egitasmoa da.
Horretarako, kontuan izango dira: ikastola bakoitzaren beharrak eta egoera, ingurune hurbilean (Hezkuntza Sailan, Nafarroako Gobernuan, Estatuan eta Europan) plazaratutako egitasmo eta marko desberdinak.
Ikastola bakoitzari, bere Hezkuntza proiektuarekin bat datorren eta bere kudeaketan lagunduko dion digitalizazio plan propioa egiten laguntzeko eta Ikastolen Elkarteari begira, bere plan estrategikoan eta urtez urteko planean, ikastolen digitalizazioan laguntzeko zein jarduera eta garapen egin behar dituen zehazten laguntzea.