Ikasleak dira, dudarik gabe, ikastolako bihotza. Eurentzako gaude, eurentzako gara.
Eta eurentzako horretatik, eurekin izatera pasa nahi dugu. Ikasleak erdigunean jarri behar ditugula diogunean, parte hartzaileak, kritikoak, elkarlanean aritzen dakitenak, proiektuak garatuko dituztenak… horiek denak esaten ditugunean, eurek benetan zer nahi duten jakin behar dugulako: hitza eman eta entzun.
Horregatik abiatu genuen ikasleak protagonista izatea ahalbidetu nahi duen proiektua: helburua ikastolaren egunerokoan ikasleen ekarpen eta erabakiek euren espazioa eta bideratzeko tresnak izatea da. DBHko ikasleekin hasitako proiektua da: ikasleetako bilerak, ordezkarien bilerak, ikasleen batzordea, asanblada orokorra… Proposamen oso bat garatu dugu ikastolan, garatu dute ikasleek, eta nolako ikastola nahi duten adierazi dute: espazioen antolaketan, edukietan, ebaluazio irizpideetan… Egindako proposamenen artean, noren esku dauden eta nola bideratu ditzakegun aztertzeko prozesuan gaude. Badugu lana!