Seber Altuben Psikomotrizitate Praktika edo Aucouturier Metodoa jarraitzen dugu: mugimenduaren bidez ikasleen heltze psikologikoa helburu duen metodoa da. Praktika psikomotorra espazioen eta denboren pedagogian oinarritzen da; horri esker, haurrak “jolasteko eta mugitzeko plazerretik pentsatzeko plazerrera” doan prozesua egin dezake. Espazio aberats eta anitza da non heldu arretatsu baten presentziak haurren ekoizpenak, zailtasunak, beldurrak, aurki-kuntzak, desioak, gozamena eta emozioak hartzen dituen. Helduak, modu aktibo eta enpatikoan laguntzen dio bere heltze prozesuan.

Praktika psikomotorrak pertsonaren garapen harmonikoa errazten du, berezko jolasetik (jolas espontaneotik) abiatuta norberaren nortasuna garatzeko eta hazteko prozesuak estimulatzeko bitarteko pribilegiatua delako. Psikomotrizitate Gela haurrak IZATEKO aukera duen lekua da, non bere berezko ekintza eta jolasek bere burua zein inguruko mundua ulertzen utziko diote.

Gelako jolas eta ekintzek ikaskuntza-funtzioa, sozializazio-funtzioa eta hizkuntza- eta afektibitate-eskurapenak betetzen dituzte, haurrei harmonikoki hazteko aukera emanez. Horrela, aretoan, haurrak bere gaitasunak deskubritzen ditu, izaten eta egiten ikasten du, besteengana zabaltzen da, espazioa eta denbora ulertzen ditu eta helduarorako prestatzen da.