2022-2023 IKASTURTERAKO GUZU ORDUTEGIAK:
Etengabeko mugimenduan dagoen komunitatea izanik, lehendik genituen ordutegi eta antolaketa ereduak gure proiektua aurrera eramateko oztopo zirela konturatu ginen. Malgutasuna behar genuen proiektu sortzaileak garatzeko, adin desberdinetako ikasleek elkarrekin ikasteko, egungo sisteman lantzen ez diren hainbat eta hainbat gaiei espazio bat eskaintzeko…
Eta GUZU sortu genuen. Ikastola osotasunean hartuta, ordutegien antolaketa integral baten bitartez, eredu berritzaile eta jasangarria zen eta komunitateko kideen errealitate desberdinetara egokituko zen proposamen ausarta garatu genuen. Eta emaitza ederra izan bada, are ederragoa bidea: ikasle, guraso eta langileen iritziak eta proposamenak biltzeko metodologia parte-hartzailea martxan jarri eta pieza anitz guztiak puzzlean kokatu ostean, komunitatearen babes zabala lortu zuen.