Zerbitzu honek ikastolako batzorde etikora modu anonimo eta seguruan salaketa bat komunikatzeko aukera ematen dizu; jazarpeneko, indarkeriako, diskriminazioko edo arauak ez betetzeko edozein egoeraren berri emateko.
Zure salaketa ahalik eta azkarren erantzungo da, eta neurri egokiak hartuko dira zure ongizatea eta hezkuntza-komunitate osoarena bermatzeko.
Salaketa-prozesua hasteko, mesedez, bete formulario hau eskatutako datuekin.
Kode Etiko hau Seber Altube Ikastola S.Koop. sozietatean —aurrerantzean, Kooperatiba aplikatuko da, eta hartako langile, bolondres, monitore, zuzendari eta gobernu-organoetako kide guztiak lotetsiko ditu, baita plantillan sartuta ez dauden langile edo laguntzaile guztiak ere. Kooperatibaren administrazio-organoak babesten du kode hau, eta Betearazpen Batzordeak du betetzen dela gainbegiratzearen ardura, horretarako sortua baita. Kooperatibari zerbitzuak ematen dizkioten enpresa edo pertsona azpikontratatuei ere betetzeko eskatuko zaie, kontratu bidez.