Euskal Herriko ikastolen aldeko Tanta ekimena martxan

Ikastolen aldeko TANTA ekimena martxan jarri du Ikastolen Elkarteak: Euskal Herriko berezko hezkuntza proiektuaren aldeko ekimena.

Herritarrek bost euroko ekarpena egiten diote Euskal Herriko ikastolen proiektuari, TANTA txartel bakoitzeko. Ekarpen horri esker, ikastolek beren proiektua aurrera ateratzeko bultzada ekonomikoa jasoko dute.

Ikastolek herritarren elkartasun adierazpen hau saritu nahi dute. Horregatik, TANTA txartela erosten dutenek, trukean, 2020ko ekainaren 25ean notario aurrean egingo den 60.000 euroko zozketa batean parte hartuko dute.