Euskaraldia 2022

Euskaraldia bueltan da! 2022ko azaroaren 18tik abenduaren 2ra ilusioz, arduraz, gogoz eta emozioz ekingo diogu ariketari. Kaleak beteko ditugu berriz ere, euskaraz hitz egitea inoiz baino errazago izan dadin.

Aurten berrikuntza batekin gatoz. Gaurtik aurrera online izen emateko epea zabalduko den arren, Ikastolan presentzialki izen emateko aukera eskeiniko dugu, eta hala egiten duzuenok, txapak ere Ikastolan bertan eskuratu ahal izango dituzue. Datorren astetik aurrera, eta Euskaraldia hasi arte, ASTEAZKENETAN 15:30etan eta 16:30etan(irteera orduetan) Ikastolako sarrera nagusian mahai bat egongo da bertan izena emateko.

Animatu eta izena eman! Belarriprestok eta ahobiziok aukera berriak izan ditzagun lan egingo dugu elkarrekin, auzoz auzo, herriz herri eta arigunez arigune. Hitzez ekiteko garaia heldu da!