ONGI ETORRI 2024-25 IKASTURTERA!

Ikasturte berri hau hasteko ilusioz gaude, ikastolan esperientzia aberasgarriak eta une zoragarriak bizitzeko prest. Aurton ere, elkarrekin hasi eta heziz, erronka berriak sortuko ditugu, beti gure balioak eta nortasuna ardatz izanik.

Horretarako, ikasturte hasiera honetan, mimoz hasi gara lanean dena prest egon dadin, eta, beti bezala, ikastolan pasatzen dugun denbora atsegina eta ahalik eta aberatsena izan dadin.

Irailaren 10a hemen da eta zuek denak ikusteko irrikaz gaude! Animo denoi eta ongi etorri ikasturte berrira!