Seber Altube Ikastolan Bizipoza Lantaldea sortu zen iaz. Lantalde horren helburua ikastolako jaialdiak eta ikastola eta herria batzeko ekimenak martxan jartzea da eta, iaz bezala, urriko azken astelehenean txosna jartzeko erronka bere egin dugu.
Ekimen honek helburu desberdinak ditu: ikastolaren presentzia handitzea herrian, ikastolako komunitatea biltzea eta lortzen den finantziazioarekin euskararen aldeko proiektuak bideratu ahal izatea.
Laguntza beharko da, beraz, eman izena!
