Ikasle ohien bazkaria

Denbora luzearen ostean bueltan da ikasle ohien bazkaria! Ikastolako komunitatea indartzeko, lehengo eta oraingo lagunak elkartzeko eta izan ginena eta garena ospatzeko eguna izango da.
Tiketak datorren asteazkenetik salgai Ikastolan eta zuzendaritzan egongo dira eskuragarri Ikastolako ordutegian (9:00-16:30) eta laster egitarau osoa kaleratuko dugu.
Datorren abenduaren 3an, euskararen egunean, ikasle ohi guztiok Seberrera!